XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guk geronek ezetsiena: gure izkuntza: Euskera....

Bitxi iaukal ori, eroak baño areago, guk lurperatu nai bearra!....

Leena berriz oroituz abaraskaz erleak darakusan ertigintasuna alegia esan genezake: gure gogaien eztitzeko nor gere izkuntza degula abaraskarik oberena; erle gogatiaren eztia nor-bere abaraskan ainbe ezti eztitekela, iñorenaren txuloetan ixuri-ezkero.

Eusko-gogamena, edestia-zear, txiro agertua, euskerari zor tokia ukatu diolako ez ote?....

Len-leendanik gure izkuntza landu izan ba'gendu, gogo-jardun ta bear guzietarako erabilliz, gaur berezizko jakintza baten, berezizko elerti (litterature) baten bidez gizadiak begiratze ta aipatze'aal-ginduzan!....

Eri zaar ortaz senda ditzagun geren buruok, osa dezagun urte joanen utsa, euskeldundu gaitean asmoz ta jakitez....

Euskerari ele landuen artean toki txukun bat iadestea: orra guretzat egundoko ertilanik ederrena.

Ori zuzenki ikusi baitu Eusko-Ikaskuntzak.

Euskaltzaleaki laguntza eskatuz, Erri-estia'rekiko batzarrearen itxigarritzat, Bergara'n bertan, Agorra (Iralla)'ren 7'gnean., aurtengo Euskeleguna egitea erabaki du.

Ta egun ori Aur Euskeldunaren Egun jator bat izango ote danen otsa datorkigu.

Baita ere, Bergara'ko batzarre orren egunetarrik batean errien bearkizu-netarik leenenetakoa seme zintzoen izena goratzea baita Elizalde'tar Koldobika zanaren gorazarrez, jaiotetxe-aitzinean jarritako oroitarria agertzea agingo da.

EUSKALDUN ON GUZIEI DEIA

Zuek guzion bearrean da Eusko-Ikaskuntza.

Zernai zaar ta ertizko etxean dezuten orok gatun, jazki, burni landu, arri-lan, argizaiol, pertza gorri...... nik al-datit jar zazute, arren, Eusko-Ikaskuntzaren eskuetan, Donastia'n Aldundi jauregian (Diputazioan) ditun landoletara (bureaux) bializ.